TERMINOAK ETA BALDINTZAK

Stellum Gestora de Activos, S.G.E.I.C., S.A.U., (aurrerantzean, “Stellum Capital”) konpainia espainiarra da, helbide soziala hemen duena: Zuatzu kalea 7, Urola eraikina, 1. lokala, beheko solairua, 20018, Donostia. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 3086 liburukia, SS-45494 orria, 33 orrialdea, 1.inskripzioa. CNMVren erregistroan 202 zenbakiarekin inskribatua. IFK: A44598795. Stellum Capital-ekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi info@stellumcapital.com helbide elektronikora.

Gure webgunean, ww.stellumcapital.com-en (aurrerantzean, “Webgunea”), Stellum Capital-i buruzko albisteak, informazioa eta ekitaldiak datoz, eta gure bazkide eta inbertsoreei sozietateari buruzko informazio zehatza ahalbidetzen diegu.

Webgunea eta haren zerbitzuak erabiltzen badituzu, erabilera-baldintza hauek (aurrerantzean, “erabilera-baldintzak”) beteko dituzula hitzematen duzu. Arren, irakurri arretaz.

1. Erabilera-baldintzak

1.1 Webgunea erabiltzen duena erabiltzaile bihurtuko da (aurrerantzean, “erabiltzailea”). Erabiltzaileak webgunean argitaratutako arauak eta politikak osorik onartzen ditu, baita erabilera-baldintzak eta cookien politika ere| [A1] (aurrerantzean, “politikak”). Halaber, hitzematen du webgunea legeria aplikagarriari jarraikiz erabiliko duela. Erabilera-baldintza hauekin eta lotutako politikekin ados ez bazaude, uko egin diezaiokezu weba erabiltzeari. Erabilera-baldintzak eta cookien politika betetzen duzun heinean (unean uneko bertsio aplikagarrian) webgunea erabiltzeko baimena duzu.

1.2 Stellum Capital-ek edozein unetan alda ditzake erabilera-baldintzak eta cookien politika. Horregatik, erabiltzaileak berak izango du haren edukia egiaztatzeko erantzukizun osoa. Arren, maiz berrikusi politikak, webguneko aldaketen jakinaren gainean zaudela ziurtatzeko. Webgunea erabiltzen baduzu, haren politikak legez onartzen dituzu, eguneratzeak eta aldaketak barne. Politiken aurreko bertsioen eta bertsio eguneratuen artean desadostasunik badago, azken horiek nagusituko dira.

2. Webgunearen erabilera

2.1 Stellum Capital-en webgunea mantentzeak haren sarbidea hobetzeko nahiari erantzuten dio, erabiltzaileek informazio, albiste eta ekitaldien berri izan eta gure bazkideek eta inbertitzaileek sozietatearen informazio zehatza eduki dezaten. Webgunean eduki egokia eta zuzena argitaratzea dugu xede. Eta akatsik badago, lehenbailehen konpontzea. Edonola ere, ez daukagu inolako obligaziorik, ezta erantzukizunik ere, webgunean argitaratutako edukiaren zehaztasunaren gainean.

2.2 Webguneko edukia eguneratu edo ezabatu dezakegu, eta erabiltzaileei sarbidea behin-behinean edo behin betiko mugatu edo ukatu diezaiekegu.

Erantzukizun horri uko eginda ere, legeria nazional aplikagarriak ezarritako obligazioak hausteagatik erantzun beharko dugu, baita legeria horren arabera erantzun beharreko gaietan ere.

2.3 Webgunean argitaratutako edukia Stellum Capital-en jabetzakoa edo hari lizentzia bidez lagatakoa da, datuen ustiapena egiteko. Adibidez, egilearen eskubideak, egilearen eskubideen edo datu-baseen gaineko sui generis eskubideen antzeko edo haiei lotutako eskubideak, patenteak, erabilera-ereduak, industria-diseinuak, grafikoak, iturburu-kodeak, testuak, irudiak, argazkiak, marka komertzialak, izen komertzialak, logotipoak, esloganak, domeinu-izenak, profil sozialak, interfazeak, obra musikalak eta/edo ikus-entzunezkoak, sekretu komertzialak eta know-how-ak (aurrerantzean, “edukia”). Datu horiek erregistratuta, erregistratzeko eskatuta edo erregistratu gabe egon daitezke, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eta lehia defendatzeko legeen babesean daude.

2.4 Politiketan kontrakorik adierazi ezean, erabiltzaileek edukia erreproduzitu, banatu, aldatu edo jakitera eman dezakete. Baimen espresa edukita ere, erabilera-baldintzak eta politika aplikagarriak bete beharko dira edukiaren erabilpenerako.

2.5 Webguneak Stellum Capital-ekin inolako loturarik ez duten webguneetara estekak eduki ditzake (aurrerantzean, “hirugarrenen webguneak”). Stellum Capital-ek esteka horien bidez erabiltzaileei beste webgune interesgarri batzuetara sarbidea erraztu nahi die. Hirugarrenen webak gure kontrolaz kanpo daude, eta uko egiten diogu edukien gaineko edozein erantzukizun motari. Horrenbestez, hirugarrenen webguneetara estekak egoteak ez du esan nahi Stellum Capital-ek haietan argitaratzen dena onartu duenik edo haien edukiarekin ados dagoenik. Ondorioz, ez daukagu hirugarrenen webguneetan argitaratutako edukiaren edo informazioaren gaineko erantzukizunik, eta haietan sartzen den erabiltzailearena izango da erantzukizun osoa.

2.6 Webgunearen erabilera hauek debekatuta daude: (i) material zakarra, iraingarria edo lizuna argitaratzea, igotzea edo posta elektronikoz edo beste bitarteko baten bidez bidaltzea, baldin eta pertsona bat gogaitu, urduritu edo hari enbarazu egin badiezaioke eta/edo haren eskubideak urratu edo webgunea erabiltzea eta gozatzea eragotz badiezaioke; (ii) eskatu edo baimenik gabeko materialak, sustapenak edo iragarkiak, zabor-posta (junk mail), publizitate-erauntsia (spam), elkarren segidako gutunak, piramide-bilbeak edo beste edozein eskaintza edo ustiapen komertzial argitaratzea, igotzea edo posta elektronikoz edo beste bitarteko baten bidez bidaltzea; (iii) datu-base elektronikoa edo beste mota batekoa sortzea webgunean deskargatutako edo lortutako materialarekin; (iv) webguneko materiala hirugarren bati igortzea edo zabaltzea, webgunean argitaratutako politikak bete gabe; (v) webguneko materialak, agiriak edo informazioa lortzea edo lortzen saiatzea webgunean eskuragarri ez dagoen metodo baten bidez, hala nola, esteka sakonak (deep-links), datuen erauzketa (page-scrapes), robotak, armiarmak (spiders) eta antzeko gailu automatikoak; (vi) webguneko atal batera sartzea, kopiatzea edo hari jarraipena egitea, edo webguneko nabigazio-egitura edo edukia erreproduzitzea edo engainatzea; (vii) software maltzurra (birusa) edo beste edozein kode, fitxategi edo programa informatiko biltzen duen materiala igotzea edo transmititzea, baldin eta software edo hardware edo telekomunikazio-ekipoaren funtzionaltasuna edozein bitartekoren bidez eteteko, murrizteko, suntsitzeko edo mugatzeko edo haren integritatea arriskuan jartzeko pentsatuta badago. Eskubidea dugu horrelako jarduerak edo materialak debekatzeko; edo (viii) webguneko edozein ataletik eta edozein bitarteko erabilita hasierako orriaren (deep-link) azpitik maila batera edo gehiagora dagoen webguneko barne-orrialde edo bigarren mailako orrialde batekin lotzea edo webgunearen edukia beste web-orri batean argitaratzea (framing).

3. Pribatutasuna

3.1 Gure webgunea bisitatzen duenak ez du informazioa emateko obligaziorik. Guretzat garrantzitsuena pribatutasuna eta intimitatea gordetzea da. Webgunearen bidez informazio pertsonala ematen badiguzu, datu horiek tratatzeko modua, helburua, mugak eta eskubideak 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 3koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak (“DBLO”) eta 1720/2007 Errege Dekretuak, abenduaren 21ekoak, DBLOren garapeneko Araudia onartzen duenak (“DBLOA”) araututakoak dira.

3.2 Webguneko harremanetarako inprimakia betetzen baduzu, baimena ematen diguzu zure datu pertsonalak gure fitxategietan gordetzeko, zure kontsultari erantzun eta, hala badagokio, zurekin harremanetan jartzeko. Inprimakietan izartxoa daramaten datuak nahitaezkoak dira, zure kontsulta, eskaera edo oharra onartua izateko. Ez da eskatuko indarreko araudiak bereziki babestutako daturik, ezta datu ekonomikorik ere.

3.3 Stellum Capital-ek bermatzen du kanpoko inork ez dituela datuak atzituko, eta titularrak berak eskatutakoan baino ez direla erakutsiko, haren titulartasuna akreditatu denean betiere. Stellum Capital-ek hirugarrenei ez dizkie datu pertsonalak ahalbidetuko.

3.4 Eskubidea duzu gure fitxategietan gordetako datuak edozein unetan atzitzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo haien tratamenduari uko egiteko (“ARCO eskubideak”). ARCO eskubideak gauzatzeko, idatzi dpo@stellumcapital.com helbide elektronikora edo helbide honetara: Zuatzu kalea 7, Urola eraikina 1. lokala, beheko solairua, 20018, Donostia. Edonola ere, ARCO eskubideak gauzatzeko, indarreko pasaportearen edo nortasun-agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko duzu.

4. Erantzukizunetik libre

4.1 Stellum Capital-ek ez dauka webgunearen irisgarritasuna mantentzeko eta bertan gordetako edukia emateko obligaziorik. Web-ostatatzea eta edukiaren hornidura denbora batean eten edo bertan behera utz daitezke, edozein unetan, aurretiko oharpenik gabe. Stellum Capital-ek ezin dezake bermatu webgunean edo edukian akatsik, hutsik edo birusik ez dagoenik, ezta hornidura eten ezin daitekeenik ere. Stellum Capital-ek ez du inolako erantzukizunik baldin eta erabiltzaileak webgunea eten edo bertan behera geratzearen eta/edo haren eduki osoa edo parte bat ezabatzearen ondorioz kalte zuzenak edo zeharkakoak jasan baditu.

4.2 Webguneko eduki gehiena informatiboa da, eta, hortaz, baliteke nork bere buruari edo negozioari buruz erabakitzeko nahikoa ez izatea. Stellum Capital-ek ez du inolaz ere edukiaren egiatasuna, zehaztasuna, egokitasuna, osotasuna eta iraupena egiaztatzeko obligaziorik. Erabiltzaileak ontzat ematen du webgunea eta/edo haren edukia bere kontura eta arriskura erabiliko dituela eta webgunea eskuragai dagoen moduan eskaintzen zaiela erabiltzaileei. Beraz, Stellum Capital-ek ez du inolako bermerik eskaintzen, ez berariazkoa ez inplizitua, besteak beste, webgunearen edo edukiaren merkaturatze, arau-hauste edo erabilera edo xede partikular bati egokitzearen gainean. Lege aplikagarriak onartzen duen heinean, Stellum Capital-ek ez du inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko informazioaren arabera hartutako erabakien gainean, ezta webgunean edo edukietan oinarritutako ekintzen ondorioz zuzenean edo zeharka jasan ditzakeen kalteengatik ere.

4.3 Stellum Capital-ek ez du inolako erantzukizunik baldin eta erabiltzailearen hardwareak, softwareak eta/edo datuek birusen edo eduki edo software maltzurren kalteak jasaten badituzte. Erabiltzaileak bere ekipamenduak, softwareak eta/edo informazioak jasan ditzaketen kalteak detektatu eta eragozteko tresnak ezarri behar ditu.

4.4 Stellum Capital ez da inolaz ere erabiltzaileak zuzenean edo zeharka jasan ditzakeen kalteen erantzule (intzidentala, zeharkakoa, berezia eta zigor-kaltea barne, betiere legeriak onartzen baditu), webguneari edo haren edukiari emandako erabileraren edo haietan sartzeko ezintasunaren ondorioz, ezta irabazietan edo negozioetan izandako galeren erantzule ere. Lurralde batzuetan erantzukizuna mugatzea debekatuta dago, eta, beraz, legeria aplikagarriak onartzen duen heinean bakarrik aplikatuko da mugaketa hau.

4.5 Stellum Capital-ek ez du inolako erantzukizunik baldin eta birusek edo beste edozein eduki edo software maltzurrek zure ekipo informatikoari, softwareari edo informazioari kalte egiten badiote. Erabiltzaileak bere ekipamenduak, softwareak eta/edo informazioak jasan ditzaketen kalteak detektatu eta eragozteko tresnak ezarri behar ditu.

4.6 Stellum Capital ez da inolaz ere erabiltzaileak zuzenean edo zeharka jasan ditzakeen kalteen erantzule (intzidentala, zeharkakoa, berezia eta zigor-kaltea barne, betiere legeriak onartzen baditu), webguneari edo haren edukiari emandako erabileraren edo haietan sartzeko ezintasunaren ondorioz, ezta irabazietan edo negozioetan izandako galeren erantzule ere. Jurisdikzio batzuek ez dute erantzukizuna mugatzen uzten, eta, beraz, legeria aplikagarriak onartzen duen heinean bakarrik aplikatuko da mugaketa hau.

5. Legeria aplikagarria eta eskumeneko jurisdikzioa

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeak zehaztutako arauen pean daude. Kontsumitzaile gisa eduki ditzakezun eskubideak alde batera utzita, webguneari lotutako auziak Donostiako Auzitegien eskumenaren eta jurisdikzioaren pean geratuko dira.