MISIOA ETA BISIOA
Stellum Capital-ek Artizarra Fundazioaren ikuspegi eta misio berdinak ditu; funtsean, enpresa-sarean eragin positiboa eta jasangarria izatea.
Horretarako, Stellum-ek inbertsio arduratsua egiten du, eta finantza-kudeaketa errentagarriaren bidez enpresei ingurumen-, gizarte- eta gobernu-eremuetan garatzen laguntzen die.
GURE BALIOAK
Stellum-ek partaidetzapeko enpresei ESG eremuan jardunbide onak ezartzeko eskatzen die, baina bere jardueran ere aplikatzen ditu, eredu izateko.
Stellumen ESG eremuko balio esanguratsuenak dira:
GURE HELBURUAK
Eragin handiagoa izan dezakegun eremuetan oinarritzen gara.
GURE GJHak
2015ean NBEk onartutako Garapen Jasangarriko Helburuek (GJH) ingurunea etengabe hobetzeko jardunbide zehatzak ezartzen dituzte. Gure eragina maximizatze aldera, Stellum Capital-en gure jarduera-eremuarekin lotutako jardunbideetan oinarritu gara, ustez balio handiagoa eman dezakegulako:
5 | Genero-berdintasuna | |
8 | Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa | |
10 | Desparekotasunak murriztea |
7 | Energia eskuragarria eta ez kutsagarria | |
12 | Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak |
7 | Energia eskuragarria eta ez kutsagarria | |
8 | Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa | |
9 | Industria, berrikuntza eta azpiegitura |
ESG BATZORDEA
Stellum Capital-en ESG-ren barne-batzordea dugu, arlo horretako helburuekiko errespetua eta ezarpena bermatzeko, eta, aldi berean, bezero-zorroan ditugun enpresei helburutzat ezarritako ESG metriken jarraipenerako eta hobekuntzarako tresnak ahalbidetzeko.