Stellum Gestora de Activos, S.G.E.I.C., S.A.U., (aurrerantzean, “Stellum Capital”) konpainia espainiarra da, helbide soziala hemen duena: Zuatzu kalea 7, Urola eraikina, 1. lokala, beheko solairua, 20018, Donostia. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 3086 liburukia, SS-45494 orria, 33 orrialdea, 1.inskripzioa. IFK: A44598795. Stellum Capital-ekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi info@stellumcapital.com helbide elektronikora.
Gure webgunean, ww.stellumcapital.com-en (aurrerantzean, “Webgunea”), Stellum Capital-i buruzko albisteak, informazioa eta ekitaldiak datoz, eta gure bazkide eta inbertsoreei sozietateari buruzko informazio zehatza ahalbidetzen diegu.
Webgunea eta haren inprimakiak erabiltzen dituenak bere datuak pribatutasun-politika honi jarraikiz tratatzeko baimena ematen du, baita sarbideko datuak bildu eta informazio komertziala bide elektronikotik bidaltzeko ere.
Datuen tratamendu-arduraduna eta harremanetarako datuak
Arduraduna: Inveready Asset Management, S.G.E.I.C., S.A.
Helbidea: Zuatzu kalea 7, Urola eraikina, 1. lokala, beheko solairua. 20018 DONOSTIA.
Arduradunaren harremanetarako datuak: dpo@stellumcapital.com
Datu-tratamenduaren helburua
Datuen tratamenduak xede du webgunearen lineako edukietara sarbidea erraztea, web-erabiltzaileen eskaerei erantzutea, bisitak erregistratzea (IP helbideak, nabigatzailearen datuak, herrialdea, ikusitako web-orrialdea, etab.), estatistikak egin, webgunearen segurtasun-neurriak ezarri eta, hala badagokio, bide elektronikoetatik gure produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko.
Inprimakietan datu pertsonalak ahalbidetu behar dira, eta horiek eskatuak izan diren helburuetarako erabiliko dira.
Legitimazioa
Erabiltzaileak onartutako tratamendua emango zaie datuei, legezko obligazioak betez.
Hartzaileak eta transferentziak
Hartzaileak: Stellum Gestora de Activos, S.G.E.I.C., S.A.U. eta INVEREADY ASSET MANAGEMENT SGEIC S.A. eta taldeko enpresak.
Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziak egitea (Europako Esparru Ekonomikotik kanpo), biltegiratze-helburuetarako ez bada behinik behin, eta, edonola ere, oinarrian egokitzeko erabaki bat eta berme egokiak eta privacy shield akordioari (http://www.privacyshield.gov) atxikitako erakundeak ez badaude.
Datuak gordetzeko epea
Legeak ezarritako epean gordeko dira datuak, eta, edonola ere, baimena indarrean dagoen bitartean.
Pertsonen eskubideak
Interesatuek eskubide hauek dituzte:
- Datuak atzitzea, zuzentzea eta ezabatzea.
- Datuen eramangarritasuna eskatzea.
- Datu-tratamenduari uko egitea edo mugatzeko eskatzea.
- Emandako baimenari uko egitea, hala badagokio.
Horretarako, eskaera bidali:
- Posta elektronikoz, gaitzat “datuen babesa” hartuta.
- Helbide honetara idatzita: Zuatzu kaleko 7 zenbakia, Urola eraikina, 1. lokala, behe-solairua. 20018 DONOSTIA.
- Datuen titularrak eskaerarekin batera NANaren fotokopia aurkeztu beharko du.
Datuen babeserako kontrol-agintaritzan ere erreklamazioa jar daiteke.
Datuak egiaztatzea eta eguneratzea
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak, osoak eta egungoak erabiliz beteko ditu inprimakiak. Erabiltzaileak ez ditu beste pertsona baten datuak sartuko, titularrak berak emandako datuak baizik. Erabiltzaileak inprimakian gezurrezko datuak, okerrak, osatugabeak, zaharrak edo beste pertsona batenak sartzen baditu, zuzenean edo zeharka eragindako kalte-galeren erantzule bakarra izango da.
Erabiltzaileak datuen aldaketen berri eman beharko du, datuak eguneratuta mantentze aldera.
Informazioaren segurtasuna
Stellum Capital-ek datu pertsonalak babesteko legezko neurriak hartu ditu; halaber, eskuragarri dituen gailu teknikoak hartu ditu web-erabiltzaileak emandako datu pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, atzipena eta lapurreta ekiditeko. Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.
Web-analitikak
Webgune honek hainbat analitika erabiltzen ditu haren bilaketaren, atzipenaren eta erabileraren berri izateko. Analitika horiek datu pertsonalak biltzen dituzte; hala nola, IP helbidea, konexioaren lokalizazioa eta nabigazio-softwareari edo -hardwareari buruzko informazioa. Informazio horrek ez du erabiltzaileekin loturarik, eta webgunearen erabilerari buruzko informazio estatistikoa lortzeko baino ez da erabiltzen.
Hirugarrenen funtzioak eta osagarriak erabiltzea
Webguneak hirugarrenek emandako funtzioak eta osagarriak barnera ditzake, helburu hauetarako:
- Hirugarrenen web-analitikak
- Hirugarrenen mapak
- Hirugarrenen bideoak
- Sare sozialetan partekatzea
- “gogokoa” “gustatzen zait” “+1” eta antzeko botoiak
Hirugarren baten funtzio edo osagarri batek zuzenean konektatzen ditu erabiltzailearen nabigatzailea eta hirugarren batek kontrolatutako Internet-domeinuak; horrela, funtzioa deskargatu eta exekutatzen da.
Halaber, hirugarrenen gehigarri gehienek erabiltzaileek bisitatzen dituzten orrialdeak biltzen dituzte, haien interesei egokitutako publizitatea eskaintzeko.
Google, Inc.-ek ahalbidetutako Google Analytics funtzioa erabiltzea
Webguneak Google Inc-en (1600 AMPHITHEATRE PARKWAY, MOUNTAIN VIEW, CALIFORNIA, USA) funtzio analitikoak biltzen ditu, haren bilaketaren, atzipenaren eta erabileraren berri izateko. Erabiltzailea webgunean sartzen denean, haren nabigatzaileak zuzenean konektatzen du google.com Internet-domeinuaren eta Google-ren beste domeinu batzuekin. Era horretan, Googlek erabiltzailearen jarduera eta haren IP helbideari buruzko informazioa erregistratzen ditu. Google Analytics-ek cookie iraunkorrak erabiltzen ditu webgunearen erabilerari buruzko estatistika anonimoak egiteko: https://www.google.com/analytics/learn/privacy.html?hl=es pribatutasun-politika betez.
Webgunearen erabiltzaileak bere datuak adierazitako moduan eta helburuekin tratatzeko baimena ematen dio Googleri.
Google, Inc.-ek emandako funtzioen erabilera.
Webguneak barne hartzen ditu Google Inc-en funtzioak (1600 AMPHITHEATRE PARKWAY, MOUNTAIN VIEW, CALIFORNIA, USA); adibidez, Youtubeko bideoak, mapak eta “+1” botoiak. Horrenbestez, erabiltzailea webgunean sartzen denean, haren nabigatzaileak zuzenean konektatzen du google.com Internet-domeinuaren eta Google-ren beste domeinu batzuekin. Era horretan, Googlek webgunea bisitatu duen erabiltzailearen IP helbideari buruzko informazioa erregistratzen du. Googlek erabiltzailearen gailuan cookie iraunkorrak, memoria lokala eta flash biltegiratzeko soluzio erabiltzen ditu, besteak beste, erabiltzailearen Internet- jardueraren informazioa bildu eta haren interesei egokitutako publizitatea eskaintzeko, betiere pribatutasun-politikei jarraikiz: (http://www.google.es/intl/eu/policies/privacy/).
Webgunearen erabiltzaileak bere datuak adierazitako moduan eta helburuekin tratatzeko baimena ematen dio Googleri.
Legeria aplikagarria eta eskumeneko jurisdikzioa
Webguneari lotutako auziak Donostiako Auzitegien eskumenaren eta jurisdikzioaren pean geratuko dira.