Private Equity
Elikaduraren eta edarien sektoretako eta haien balio-kateko sozietateak bultzatzen ditugu, baita sektore lagungarriak ere.
Elikaduraren sektoreko enpresa txiki eta ertainetan eta haien balio-katean partizipazio minoritarioak (batik bat) hartzen dituen arrisku-kapitaleko sozietatea gara, eta haien kudeaketan parte hartuz hazten eta garatzen laguntzen diegu.
Stellum Food & Tech I-en lantalde konprometitua dugu, gure balioekin bat datorrena, eta bai nazioan bai nazioartean arrisku-kapitalaren eta enpresa-kudeaketaren alorretan esperientzia handikoa. Horrek enpresak haien osotasunean ezagutzen laguntzen digu. Izan ere, sektoreko jardunbide egokienak aplikatzea dugu helburu, betiere tokiko sustraiak eta kultura errespetatuz.
Inbertsio-estrategia
Inbertsio-estrategia
Elikadura-sektorean, sektore lagungarrietan eta balio-kateari lotutako enpresetan inbertsio minoritarioak egiten ditugu nagusiki.
Aldaketa-fasean dauden enpresak bilatzen ditugu, bai kudeaketari (nazioartean zabaltzea, egonkortzea, etab.) bai akziodunei (belaunaldi-txandaketa, kapitala zabaltzea, etab.) dagokionez.
Partaidetzak
Partaidetzapeko enpresak
Gaurkotasuna
09 / 07 / 2024
Stellum Food & Tech I enpresak akordio bat sinatu du enpresaren % 31,5 erosteko. Urkabe Benetan aurrez prestatutako produktu izoztuen eta haragi-oinarriko gastronomia-soluzioen erreferente nazionala da, eta kroketa eta urdaiazpiko egosia dira produktu nagusiak. Stellum Food & Tech I enpresaren sarrerak hazkunde- eta dibertsifikazio-planari ekiteko konpainiaren baliabideak indartzen ditu, eta plan hori modu organikoan [...]
26 / 03 / 2024
Stellum Food & Tech I, Stellum Capital kapital pribatuaren kudeatzailearen inbertsio-ibilgailuak, eta Inveready Asset Management enpresak, Inveready Biotech IV ibilgailutik, akordio bat sinatu dute Lev 2050 (Inbiolev, S.L.) enpresa nafarraren % 25 erosteko. Kapital pribatuko kudeatzaileak akordio batera iritsi dira mikroorganismoen eta legamien enpresarekin, konpainiaren baliabideak indartzeko eta hazkundea bultzatzeko. Lev 2050 2010ean [...]
28 / 02 / 2024
Envaplasterrek, Stellum Growth eta Stellum Food & Tech enpresen partaidetzarekin, Alacanteko Sarabia Pack enpresa erosi du, injekzio eta termoformazio teknologien bidez elikagaien ontziak fabrikatzen dituena. Eragiketa horri esker, Envaplasterrek bikoiztu egingo du bere ekoizpen-ahalmena. Albiste osoa irakurri