David Martínez

Managing Partner

2021an Stellum Food&Tech sortu zenetik bere bazkide exekutiboa da David.

Lehenago, “Diario Vasco”n zuzendari orokor lanetan aritu zen David 11 urtez. Vocentoko zuzendariordea eta “Diario Vasco”-ko finantza zuzendaria ere izan zen.

Bere lan esperientziari esker, negozioen eraldaketan espezializatuta dago, eta erronka konplexuei eta lantalde anitzei aurre egiteko ahalmen izugarria du. Garapen inorganikoan eta maila desberdinetako M&A-n (fusio eta erosketak) ere esperientzia du.
Davidek bere lanbide-karrera Arthur Anderseneko auditoria arloan hasi zuen, eta han aritu zen 7 urtez, Euskal Herriko enpresei buruzko ezagutza sakona bereganatuz.

Zientzia Enpresarialetan Deustuko Unibertsitatetik lizentziatura du Davidek. Bestalde, San Telmo Business School-ek elikadura sektoreko zuzendariei zuzendutako “Programa de Alta Dirección de Empresas de la Cadena Alimentaria” ere burutu du.