Pablo Echart

Sozietate kudeatzailearen bazkidea eta CEOa

Stellum inbertsio funtsen bazkidea eta Stellum Capital sozietate kudeatzailearen CEO-a.

Inbertsioaren munduan esperientzia handia du: hasiera batean, 3i Plc erakunde kudeatzailearen zuzendaritza-taldean egon zen Londresen, eta, gero, Espainiako 3i Plc erakundearen arduradun izatera pasa zen. Txileko eta Estatu Batuetako Scale Capital-en inbertsio-taldeko kide izan zen eta 15 administrazio-kontseilutan baino gehiagotan parte hartu zuen.

Arthur Andersen-en hasi zuen bere lanbide-karrera Pablok, auditore gisa. Horren ostean, balio-sorreran eta estrategian espezializatu zen McKinsey&Co erakundean, eta bezeroei 35 herrialdetan baino gehiagotan eman zien zerbitzua.

UCLA Anderson School-en MBA Masterra egin zuen (La Caixa Fundazioaren bekadun bezela) eta industria-antolamenduan ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatetik eta Sheffield Hallam University-tik. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Eskolako (ESADE) Kontseilari Masterra ere badu.