
Tecnimoem
Tecnimoem 1997 urtean sortutako enpresa nafarra da eta Vianan du bere egoitza. Arlo soziosanitarioan behar izaten diren ohe, aulki eta garabia bereziak garatu, fabrikatu eta saltzen ditu. Bere bi fabriketan dituen fabrikazio tresna ugariei esker, saltzen dituen produktu gehienak fabrikatzeko ahalmena du.
Espainia mailako ortopedia dendetan oso izen ona dute Tecnimoem-eko produktuek.