
Jon Blázquez
Venture Partner
2018an sartu zen Easo Ventures-en Jon, Venture Partner gisa.
Bestalde, AiPower-en bazkide sortzailea eta lehendakaria da. Sei urtez geroztik Sitka Capital-en eta Idodi Venture Capital-en bazkide eta kudeaketa-taldeko kidea da. Berriup azeleratzailearen aholkularia eta IESE negozio-eskolako Business Angels sareko kidea da. Aldi berean, Jon Elecnor Taldearen Informatika eta Teknologia Saileko zuzendaria da. 2009an, Quality Adverts (iragarki-sarea) sortu zuen, eta 2011an, VeterInfo (SaaS kudeaketa-softwarea).
Grande École d’Ingénieurs Telecom Bretagne-n (Frantzia) Masterra burutu zuen Cum Laude emaitza lortuz. Jonek Goi Mailako Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Bilboko EHUn, eta espediente akademiko onenaren saria lortu zuen.