Leire Mancisidor

Inbertsioetako zuzendaria

2021ean Stellum Growth I sortu zenetik inbertsioetako zuzendaria da Leire. Gaur egun, Envaplaster eta Tecnimoem enpresetako Administrazio Kontseiluetako kidea da.

Aldez aurretik, Mundi Ventures Venture Capital-eko sozietatearen inbertsioetako zuzendari izan zen eta, bereziki, Europako eta Ameriketako startup teknologikoetan inbertitu zuen.

2012an, La Caixa Fundazioko beka bat lortu zuen Hong Kong University of Science and Technology-n MBA Masterra egiteko, hiru urtez Kunshan-eko (Txinan) produktu medikoko fabrika baten (Bexen Medical eta Cardiva taldearen jabetzakoa) zuzendari nagusia izan ostean.

Ingeniari gisa hasi zuen lanbide-karrera Leirek, Procter and Gamble-ren Frankfurteko (Alemania) egoitzan, eta, ondoren, Bartzelonako Danone Waters taldeko managerra izan zen bi urtez.

Industria-ingeniaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatetik, bere promozioko Karrera Amaierako Bigarren Sari Nazionala lortuz.