
Pedro Gortázar
Inbertsioetako zuzendaria
2021an Stellum Growth I sortu zenetik inbertsioetako zuzendaria da Pedro. Gaur egun, EPER Metallic Solutions eta AIBLU (lehen Informa Consulting izenekoa) enpresetako Administrazio Kontseiluetako kidea da.
Lehenago, Private Equity arloan Diana Capital sozietatean aritu zen lanean 6 urtez, eta, besteak beste, Grupo Lappí -ren administrazio-kontseiluko eta Grupo Gransolar inbertsio-taldeko kide izan zen.
Horren aurretik, Viscofan industria-multinazionalean aritu zen; hain zuzen, finantza-zuzendariaren ondokoa izan zen AEBetan eta Mexikon, eta filial bat erosteko prozesuan parte hartu zuen.
Pedrok Deloitte-n hasi zuen lanbide-karrera, auditoretzako dibisioan.
Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitate Komertzialean, eta MBA Masterra egin zuen IE Business School-en.