Ruth Quintela

Administrazio-zuzendaria eta Back-Office

Stellum sozietate kudeatzailearen administrazio eta back-office zuzendaria da.

PwC-n hasi zuen lanbide-karrera eta 18 urte iraun zituen bertan. Bertan, azkeneko 6 urteetan, finantza-auditoretzaren eta lotutako zerbitzuen zuzendaria izan zen (burtsara irteteko prozesuak, bonu-jaulkipena, IFRS arauetara aldaketa, funts nazionalen eta europarren dirulaguntzen auditoretza eta enpresen balorazioa kudeatuz, besteak beste). Hainbat jarduera-sektoreen ezagutza bildu zuen, bereziki energia (berriztagarrietara bideratua), ingeniaritza eta eraikuntza, aeronautika eta produktu industrialak, ospe handiko nazioko eta nazioarteko bezeroen eskutik. PwCtik atera ondoren, Haizea eta Sener enpresetan aritu zen, eta Stellum lantaldean sartu aurretik Euskaltel taldearen barne-auditoretzako zuzendari izan zen bi urtez. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Ruth Kantabriako Unibertsitatean eta, hain zuzen, bere promozioko bigarrena izan zen.

Horrez gain, Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialeko (ROAC) kidetza eta ESADEko EDPa lortu ditu.